Jakingarriak
Atzealdea

2019ko lehen deialdia: IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Informazio orokorra

2019·04·01


Hautatu deialdia

IRAKURRI DEIALDI BAKOITZAREN EZAUGARRIAK ETA AUKERATU ZURI DAGOKIZUNA

DESBERDINA DA DEIALDI BAKOITZAREN HARTZAILEA. JARRAIBIDE ETA EGUTEGI BEREZITUAK DITUZTE DEIALDIEK

Euskaltegietako ikasleen deialdia

2019

  • Parte hartu ahal izateko: Euskaltegi batean matrikulatuta egotea 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean

  • Euskaltegian lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu

  • Irakurmeneko eta entzumeneko probak euskaltegian burutuko dira

  • Urtean, bi deialdi (B2, C1 eta C2 mailak)

  • Matrikula-ordaina: 40 €

Deialdi irekia

2019

  • Parte hartu ahal izateko: Ez da beharrezkoa euskaltegi batean matrikulatuta egotea

  • Norberak aukeratzen du zein mailatara aurkeztu (gehienez bi mailatara aurkez daiteke)

  • Probak bi egunetan burutuko dira: batean irakurmen- eta idazmen-probak; bestean entzumen- eta mintzamen-probak

  • Urtean, deialdi bakarra (B1, B2, C1 eta C2 mailak)

  • Matrikula-ordaina: 75 €

Deialdi berezia (Euskal Etxeak)

2019

  • Parte hartu ahal izateko: Euskal Etxeetako euskara-ikaslea izan behar da

  • 2018ko ekainaren 1etik aurrera hasitako ikastaro batean lortutako mailak erabakitzen du zein mailatako probetara aurkeztu

  • Probak Madrilgo, Bartzelonako eta Buenos Aireseko Euskal Etxeetan burutuko dira

  • Urtean, deialdi bakarra (B1, B2 eta C1 mailak)

  • Matrikula-ordaina: 40 €

http://www.habe.euskadi.eus