Web edukia bistaratu

Udal Euskaltegia

Jakingarriak

Jakingarriak
Atzealdea

Ziurtagiriaren eskaera eta tasen ordainketa

Ziurtagiria eskuratzeko eskaria eta ordainketa nola egin.

2017·06·22


Ziurtagiriak

Ebaluazio jarraituaren ebaluazio-jardueren bidez edota gaitasun-proba gaindituz mailaren bat egiaztatu duen ikasleak dagokion ziurtagiria eskuratzeko eskaria egin dezake www.habe.euskadi.eus atarian.

HABEren Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuak eskabidean eman helbidera igorriko dio posta arruntez dagokion ziurtagiria edo duplikatua, ikasleak eskatu eta finantza-erakunderen bidez edo internet erabiliz dagokion tasa ordaindua duela frogatu ondoren.

Ziurtagiria eskuratzeko, Sarbidean sartu eta Agiria eskatu puntura jo. Arazorik izanez gero, jarri harremanetan HABErekin.

 

Ziurtagiria eskuratzeko ordainketa

2017. urtean zehar 20,63 € ordaindu beharko da HABEren gaitasun-maila bakoitzeko agiria eskuratzeko. Ziurtagiriaren duplikatua eskuratzeko, berriz, 1,92 €. Ziurtagiria nahiz duplikatua hurrengo urteetan eskatuko balitz, eskari-unean indarrean legokeen tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzerakoan sor daitezkeen arazoak. Eskari bera bi aldiz (edo gehiagotan) ordaindu badu, dirua itzultzeko eskaria egin dezake ikasleak. Eskatzaileak erantzuna e-mailez jasoko du eta eskaria onargarria dela esaten bazaio, jarraitu beharreko pausuak eta aurkeztu beharreko agirien berri ere e-mail horretan azalduko zaio.

 

Informazio erlazionatua