Jakingarriak

Atzealdea

HABEren diru-laguntzak

Eskaera egiteko epea irailean irekiko da.

2017·06·22


Euskaltegietako ikasleentzako diru-laguntzak 2017

Euskara-ikasleentzako diru-laguntzetarako deialdia egingo du HABEk 2017 urtean, horretarako 1.250.000 euro baliatuz.

Aurrerago argitara emango den Ebazpenak finkatuko ditu diru-laguntza hauek eskuratu ahal izateko baldintzak, epeak eta prozedura.

Halere, aurreratu daiteke deialdi honek arautuko dituen laguntzen onuradun izateko, ondorengo bi baldintza hauek bete beharko direla:

  • HABEren Erregistroan euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bezala sailkatutako batean matrikulatuta egotea 2016ko martxoaren 22tik 2017ko abuztuaren 31ra bitarteko epealdian.
  • 2016/2017 ikasturtean HABEren mailaren bat edo baliokideren bat egiaztatu izana. HABEren mailak egiaztatzeari dagokienez, 2016ko ohiko bigarren deialdian, 2016ko deialdi irekian eta, 2017ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren arabera, orain indarrean dagoen 2017ko lehen deialdian mailaren bat egiaztatu izana.

Bestalde, diru-laguntza hauetarako eskabideak egiteko epea 2017ko irailean izango dela aurreikusten da.