Udal Euskaltegia
Jakingarriak
Erreklamazioak eta gora jotzeko errekurtsoak
2017·06·22
A1, A2 eta B1 gaitasun-mailei dagokienez
Erreklamazioak
Ikasleak eskubidea izango du egindako ebaluazio-jarduera egiaztatzaileak eta horien ebaluazioak ikusteko eta euskaltegi edo autoikaskuntarako zentro homologatuaren aurrean erreklamazioa aurkezteko. Horretarako prozedura eta epeak euskaltegiak edo zentroak onartu eta jakinaraziko ditu aurrez. Euskaltegi eta autoikaskuntzarako zentro homologatuek erreklamazioak jartzeko eta erantzuteko aurreikusten dituzten epeak www.habe.euskadi.eus atariaren bitartez deialdi honetarako argitaratuko den egutegian ezarritako gehienezko epeak errespetatu beharko dituzte.
Halaber, euskaltegiaren edo autoikaskuntzarako zentro homologatuaren aurrean egindako erreklamazioaren erantzunarekin ados ez badago, ikasleak eskubidea izango du erreklamazioa aurkezteko HABEren aurrean. Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologatuak erreklamazioa ebatzi duenetik bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko du idatziz, izen-deiturak, NANa, jakinarazpenerako helbidea, erreklamazioaren arrazoia, erreklamazioa oinarritzen duten agiriak edo frogak, data eta izenpea jarrita. Erreklamazio hauek euskaltegia edo autoikaskuntzarako zentroaren kokapenaren arabera dagokion HABEren lurralde-ikuskatzailetzara zuzenduko dira, eta HABEren zuzendari nagusiak ebatziko ditu, Hizkuntzaren Didaktika Zerbitzuaren irizpena eskatu ondoren.
B2, C1 eta C2 gaitasun-mailei dagokienez
Erreklamazioak
Azterketa-deialdi hauetako prozesuko interesdunak erreklamazioa jar dezake HABEren zuzendari nagusiaren aurrean onartuen zerrendaren aurka aurkezten denean; eta dagokion Epaimahaiaren aurrean, prozeduran, puntuazioaren zenbatzean edo emaitzetan nolabaiteko errakuntzarik gertatu dela uste badu; betiere, honako datu zein agiriak aurkezten baditu:
- Erreklamatzailearen izen-deiturak eta jakinarazpenetarako helbidea.
- Nortasun-agiriaren zenbakia.
- Egiten duen eskaera edo erreklamazioa.
- Gertaera edo errakuntza hori izan dela erakusten duten agiriak edo frogak
- Lurraldea, lekua, data eta egiaztatze-maila.
- Erreklamaziogilearen izenpea.
Erreklamazioak hiru eguneko epean aurkeztu beharko dira, onartuei buruzko erabakia hartu edota proben emaitzak ezagutzera eman eta biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamazioak, emaitza orokorrak onartu baino lehen ebatziko dira.
Gora jotzeko errekurtsoa
Interesdunak, halaber, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango du HABEren zuzendari nagusiaren aurrean, azterketen behin betiko emaitzak argitaratu eta hurrengo hilabetean, edo horrela dagokionean, aurkatutako egintza gertatu den egunetik aurrera, hilabeteko epean.
Prozedura
Erreklamazioak zein gora jotzeko errekurtsoak idatziz egin eta HABEren Donostiako Erregistro Nagusira igorriko dira postaz, honako helbide honetara: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6.a, 20018 Donostia. Horretarako, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 38. artikuluaren 4. paragrafoan ezarritako baliabideak erabiliko dira.
Informazio erlazionatua