Udako ikastaroak
Ikastaroaren iraupena
2022/07/01 - 2022/07/29
2022/09/12 - 2022/09/23
Mailak
B1-B2-C1
Titulu ofizialak
HABE, Hizkuntza Eskola Ofiziala, Administrazio Publikoak( Osakidetza, Justizia, Ertzaintza, Hezkuntza)
Hizkuntza Eskakizun guztiak
HE1-HE2-HE3-HE4
Eskola orduak
Online
Matrikulazioa
Matrikula-garaia
Ekainaren 8tik 15era.
Izena emateko 943 641216 telefonora deitu, mezua bidali euskaltegiaz@hondarribia.eus edo hueuskaltegia@gmail.com, helbidera, web orri honetako aurrematrikula bete edo euskaltegitik pasa zaitezke.
Matrikulak kudeatzeko arauak
Matrikulak ikastaroa hasi baino lehen ordainduko dira, salbu eta Hondarribian bizi eta EABA edo langabetu txartelaren bidez langabezian daudela egiaztatzen badute, izan ere kasu horretan ikasleek matrikula ikastaro amaieran ordainduko dute, betiere baldintza hauek betetzen badituzte:
- Matrikula fitxa betetzen badute.
- Matrikula helbideratzeko banketxe-kontuaren fitxa aurkezten badute.
Ez bada asistentziaren %80 betetzen edo ikastaroa bukatu ezean, ikastaro amaieran matrikula ordainduko dute.
Ikasle berriak direnean, aurrematrikula egin ahal izateko mailaketa -proba bat egin beharko da.