h1 - Agenda

Udal Euskaltegia

Agenda

19/20 ikasturteko diru-laguntzak

Diru-laguntza eskatzeko modua aldatu egin da; erne!
01 SEP 15 SEP

19/20 ikasturtean gure euskaltegian aritu eta diru-laguntza eskatzeko baldintzak betezten badituzu, BAZetik bideratu beharko duzu. Epea irailaren 15ean bukatuko da. Horretarako aurkeztu behar diren agiriak dira:

-Eskaera orria beteta.

-NAren fotokopia.

-EABA txartela, langabezian egonez gero.

-Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu korrontearen titularra eskatzailea dela egiaztatzen duena.

-Beste sail, instituzio, erakunde eta abarren aurrean eskatutako eta dagokionean jasotako diru-laguntzei buruzko erantzukizunpeko adierazpena.

Oharra: BAZeko bulegoa Javier Ugarte 6 kalñean dago eta ordutegia da: astelehenetik ostiralera, 9:00- 13:30.