h1 - Jakingarriak
Udal Euskaltegia
Jakingarriak
Jakingarriak
Atzealdea EUSKARAREN EGUNA
ABENDUAK 3,
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
2021·12·02
Ate joka dugu abenduaren 3a eta, egun horretan, munduko bazter askotan ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, baina badira oso ezagunak ez diren zenbait bitxikeria ospakizun honen inguruan:
- Ba al zenekien Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
- Ba al zenekien 1949. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuela? Euskararen Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentua berreskuratu zuen Eusko Sarek.
- Ba al zenekien, ondoren, 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zutela?
- Ba al zenekien Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan Eskuararen Eguna erabili zen eta ondorengo urteetan Euzkararen eguna edo Euzkara Eguna bezala ikusi dugu. Egun, Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
- Ba al zenekien Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat herrialdetan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu, behintzat, Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.
https://www.argia.eus/albistea/zergatik-ospatzen-da-euskararen-nazioarteko-eguna-abenduaren-3an
TRIPTIKOA: