h1 - Jakingarriak

Udal Euskaltegia

Jakingarriak

Jakingarriak

Atzealdea ZURE HATZ MARKA EUSKARAZ

Zein hizkuntzatan daukazu zure mugikorra? Zure telefonoaren hizkuntza nagusia euskara izan daiteke. Zure hatzen esku dago hautua. Bideo tutorial erraz baten bidez zure mugikorra nola euskaratu erakutsiko dizugu.

2021·11·02


Aurreko astean HPSk aurkeztutako kanpaina baten berri eman nahi dizuet: ZURE HATZ MARKA EUSKARAZ! Kanpainak helburu bikoitza du:  batetik, gazteek euskaraz sor dezaten bultzatzea; eta bestetik, euskaldunok erabiltzen ditugun gailuak euskaraz konfiguratzeko deia egitea. Sare sozialen bidez bideratuko da.

Kanpainaren osagai nagusiak diren bideo-tutorialak eta Instagrameko lehiaketaren ingurukoak helbide honetan topatuko dituzue:

https://www.gozatusareaneuskaraz.eus/eu

Hemen duzue informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/albistea/2021/eusko-jaurlaritzak-eremu-digitalean-euskara-sustatzeko-zure-hatz-marka-euskaraz-izeneko-kanpaina-abiatu-du/