Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Euskaraz bizi nahi dut

Aplikazio habiaratuak

ikasleen eskubideak eta betebeharrak

Ikasleen eskubideak eta betebeharrak

1.- Euskaltegiko ebaluazio-prozesuetan parte hartzen duten ikasleek honako eskubideak eta betebeharrak izango dituzte:

  • Euskaltegiaren egutegiaren arabera, egiaztapen-balioa duten mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak noiz egingo diren garaiz jakitea.
  • Ebaluazio-jarduera egiteko lekua egokia izatea, espazioaren eta soinu-mailaren ikuspegitik.
  • Ebaluazio-jardueraren osagaiak zeintzuk diren eta denbora-erabileraren aurreikuspena zein den jakitea.
  • Ebaluazio-jardueraren zuzenketan erabiliko diren irizpideen berri izatea.
  • Ebaluazio-jarduera balioduna, fidagarria eta egingarria izatea. Alegia, ikasten ari den mailarekin bat etortzea eta ahalik eta objektiboena izatea.
  • Emaitzen berriak trebetasunez trebetasun bereizirik jakitea.
  • Ebaluazio-jardueraren fitxan, emaitzaz gain, irizpen arrazoitua izatea.
  • Emaitzekin bat ez badator, ezarritako epe eta moduan, euskaltegiaren aurrean nota berrikusteko eskabide-idazki arrazoitua aurkeztea.
  • Nork bere espedientea ikusteko aukera izatea.

Betebeharrei dagokienez, berriz, euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarritutako A1 eta A2 mailetako egiaztapena eskuratu nahi duen ikasleak gutxieneko hauek bete beharko ditu:

  • lkas-jardunaren gutxieneko ordu-kopurua betetzea.
  • lkastaroan gutxieneko asistentzia izatea.
  • Agindu honen 10. artikuluan adierazitako balio egiaztatzailea duten mailaren atalasearen gaineko ebaluazio-jarduerak egitea.

Betebehar hauek, betiere, Agindu honetan ezarritakoaren arabera ematen diren epe eta prozedurei jarraikiz bete beharko dira, salbuespenik gabe. Horietakoren bat bete ezean, ezingo du euskaltegiko mailaren atalasearen gaineko ebaluazioan oinarritutako komunikagaitasun-maila egiaztatu, eta ondorioz, ezta egiaztagiria eskuratzerik ere.

 

2.- Egiaztatze-deialdietara aurkezten diren hautagaiek honako eskubideak eta betebeharrak izango dituzte:

  • Gaitasun-proba zein egunetan, zer ordutan, non eta zein gelatan izango den garaiz jakitea.
  • Gaitasun-proba egiteko lekua egokia izatea, espazioaren eta soinu-mailaren ikuspegitik.
  • Salbuespenezko egoeretan, azterketa-lekua eta eguna aldatzea, betiere deialdi bakoitzaren ebazpenetan ezarritako baldintzak eta epeak bete direnean.
  • Gaitasun-probaren osagaiak zeintzuk direneta denbora-erabileraren aurreikuspena zein den jakitea.
  • Gaitasun-probaren zuzenketan erabiliko diren irizpideen berri izatea.
  • Azterketa balioduna, fidagarria eta egingarria izatea. Alegia, egiaztatu nahi den mailarekin bat etortzea eta ahalik eta objektiboena izatea.
  • Azterketa norena den jakin gabe zuzendua izatea.
  • Emaitzen berri trebetasunez trebetasun bereizirik jakitea.
  • Gaitasun-probaren kalifikazio-fitxetan, emaitzaz gain, irizpen arrazoitua izatea.
  • Gaitasun-proba egiteko onartuen zerrendaren aurrean erreklamazioa egitea.
  • Emaitzekin bat ez badator, ezarritako epe eta moduan, mailaz mailako epaimahaiaren aurrean kalifikazioaren berrikuspena eskatzea.
  • HABEk emaitzak argitaratu ondoren, nork bere espedientea ikusteko aukera izatea.

Betebeharrei dagokienez, berriz, azterketarigaiak deialdi hauetara biltzen diren gutxieneko hauek bete beharko ditu:

  • Deialdiotan ezarritako matrikula-prozesua bere osoan eta, aldian-aldian, egoki betea izatea, datu ofizialak zuzen eta zehatz emanez.
  • Azterketa-eskubideak ordainduak izatea adierazitako modu eta epeetan.
  • Azterketa-egunean adierazitako lekuan ordurako izatea.
  • Azterketako arduradunen aurrean identifikatzea, nortasun-agiria edo agiri ofizial baliokideren bat aurkeztuz.
  • Gainerako azterketariei zor zaien arrespetuz jokatzea eta probaren eskakizunetara egokitzea.

Betebehar hauek betiere Agindu honetan ematen diren epe eta prozedurei jarraikiz bete beharko dira, salbuespenik gabe. Horietakoren bat bete ezean , azterketariak ezingo du azterketarik egin.