Aplikazio habiaratuak
Mintzalaguna
Mintzalaguna
Euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituen programa da Mintzalaguna. Euskara praktikatu nahi duen edonori dago zuzenduta Mintzalaguna, edo non hitz egin ez duenari, erdi ahazturik duenari... eta bai euskaraz hitz egin ohi duenari eta besteei praktikatzen lagundu nahi dienari ere.
Lauzpabost pertsonako taldeak osatzen dira.Normalean, euskaraz hitz egin ohi duen pertsona bat eta praktikatu nahi duten beste hainbat egoten dira talde horietan
Taldea eratzen denean, partaideak erabat independenteak izango dira haien dinamiketan, eta haiek adostuko dituzte ordutegiak eta gainerakoak. Hau guztia lortzeko baldintza zera da, astean gutxienez ordubetez elkarrekin egon ahal izatea.
Noiz?
Astean ordubete, parte-hartzaileek proposatutako unean.
Zertarako?
Euskaraz hitz egiteko kafe bat hartu bitartean, paseatu bitartean, parkean ibili bitartean...Hilero, jarduerak antolatzen dira (txangoak, tailerrak...), euskaraz ondo pasatzeko eta jendea ezagutzeko helburuarekin.
Harremana
- mintzalaguna@hondarribia.eus
- 688 865 398 / 943 111 224 (9:30-11:30)